Skip to main content

Errefuxiatuen Mundu Eguna gurekin ospatu migrazio eta harrerari buruzko testigantzak entzunez.

Together for Change

Alboan, Ellacuria Fundazioa, Loiolaetxea eta Lasa Zentrotik Errefuxiatuen Mundu Eguna ospatzera gonbidatzen ditugu ikastetxeak, gure erakundeetatik hurbil dauden pertsonen migrazio eta harrera testigantzak entzunez.

Horretarako, ekainaren 10ean, asteartea, konektatzera eta online espazio bat partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Espazio horretan, behartutako mugikortasunaren errealitatea zuzenean ezagutzen duten pertsonen ahotsak izango dira protagonista.

Jarduera hau Europako Erkidegoak finantzatutako Together for Change proiektuaren parte da.

BALDINTZAK:
• 12 urtetik gorako ikasleentzat.
• Interneterako konexioa izatea eta saioa ikasgelan soinuarekin proiektatzeko aukera izatea.
Esteka honetan izena ematea eta, ondoren, jarduera ebaluatzeko galdetegiei erantzutea.
• Prezioa: doan!

2 SAIO (bat aukeratzeko) ekainaren 10ean
. 10:00 - 11:00
. 11:30 - 12:30

IZEN EMATEAK ZABALIK HEMEN

 

Together for Change (T4CHANGE) proiektua migrazio-errealitatea eta bere ondorioak modu zuzenean bizi dituzten pertsonak eztabaida publikoan protagonista izan behar dutela egiaztatzetik sortu da. Europako proiektu hau JRS Europak koordinatzen du, UNIRE errefuxiatuen italiar erakundearen laguntzarekin, eta Euskal Herrian eta Nafarroan Alboan-ek gauzatzen du, Loiolaetxea Elkartearen, Ellacuría Fundazioaren eta Padre Lasa Elkartearen laguntzarekin.

Izena eman

Partekatu