Eraldagune: Euskadiko GGKEen Koordinakundearen gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen ataria.
Ikasturte berriarekin batera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bideo bat kaleratu du ERALDAGUNE, eraldaketa sozialerako hezkuntza baliabideen ataria, sustatzeko.
Eraldagunek 350 material baino gehiago biltzen ditu, EAEko GGKEek eginak, euskaraz zein gaztelaniaz, gai hauei buruzkoak: giza eskubideak, feminismoa eta genero ekitatea, kulturartekotasuna, migrazioak, kontsumo arduratsua, ekonomia sozial eta solidarioa, ingurumena eta jasangarritasuna... eta beste asko.
Materiala hainbat formatutan dago: online jokoak, unitate didaktikoak, ikus-entzunezkoak, etab. Material guztiak adin-tarteen arabera sailkatuta daude, hezkuntza-ziklo guztiak kontuan hartuta: 3-6 urte, 6-12 urte, 12-16 urte, 16-18 urte eta 18 urte baino gehiago.
Eraldagune irakasleentzako, ikasleentzako eta ikerketarekin lotutako pertsonentzako topagunea eta erreferentzia da, inspirazioa eta gure pentsamendu kritikoa aktibatu eta munduan egoteko beste modu batzuk proposatzen dizkiguten materialak partekatzeko.
Edukalboan-etik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko eta bere hezkuntza taldeko kide gisa, Eraldagune ezagutzera eta zuen hezkuntza komunitatean partekatzera animatzen zaituztegu.
Aldaketaren parte izan nahi duzu? Sartu www.ongdeuskadi.org/eraldagune helbidean, hausnartu eta jardun!