Skip to main content

Erakusketa bat antolatu nahi al duzu? Hona hemen lan-proposamen batzuk

Hona hemen lan-proposamen batzuk

ALBOAN elkartean zuen eskura jarri ditugu hainbat gai lantzeko xedean eskaini ditugun 10 erakusketa baino gehiago. Oraingo honetan, errefuxiatutako eta munduan desplazatutako pertsonen egoera hobeto ezagutzeko eta alderdi horretan lan egiteko dugun proposamena ezagutzeko gonbitatzen zaituztegu. Horretarako bi modutan lan egitea proposatzen dizuegu, maiatzean zehar bi ikastetxek egin duten bezala. Burgosko Nuestra Señora de la Merced eta San Francisco Javier ikastetxeek  hezkuntza-komunitatea gonbidatu zuten (ikasleak, irakasleak eta familiak) ikastetxeko jaietan zehar Pertsona errefuxiatuak eta desplazatuak, pertsona eskubidedunak erakusketa bisitatzeko eta errefuxiatutako pertsonen errealitatearen berri emateko. Beste proposamen bat izan liteke erakusketa honetan bisita gidatuak egitea Hospitalidad.es. ALBOAN laguntzailea da Jesusen Konpainiako Gizarte Sektorearen beste elkarte batzuekin batera. Gure ezagutza eta lana eskaini nahi ditugu pertsona emigranteekin eta errefuxiatuekin elkartasunean eta inklusioan oinarritutako kultura eraikitzeko. Baina, gainera, borondateak eta baliabideak batzeko garaia iritsi dela uste dugu guk, eta horrexegatik dakarkizuegu Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean egindako esperientzia hau. Gure etxeko ateak zabalik dituzue.

Ikastetxe horretan batera landu zituzten SOS Arrazakeria/Errenteria Solidaritatearen irudiak erakusketa eta Pertsona errefuxiatuak eta desplazatuak, pertsona eskubidedunak erakusketa. Lehenengoan zuzeneko eskaera egiten diete herritarrek gobernuei geure lurraldera iristeko bizia arriskuan jartzen duten pertsona horien guztien egoera tamalgarriari erantzun diezaioten. Pertsona errefuxiatuen eta desplazatuen esparruetan bizi den errealitatearen eta esparru horietan hezkuntza-lanak bideratzeko ahaleginen lekukotasuna da bigarren erakusketa.

Tokia daukagu eta gehiago izan nahi dugu

 

Partekatu