Skip to main content

Elkartasunaren aldeko hezitzaileentzako ALBOANen hezkuntza proposamena: 2017 – 2018 ikasturtea

Elkartasunaren aldeko hezitzaileentzako ALBOANen hezkuntza proposamena: 2017 – 2018 ikasturtea

Kurtsoa hasi da eta ALBOANek prestatu dugun hezkuntza proposamena eskuragai dago. Ikusi ahal izango duzuenez, eskaintza zabala da ondorengo atalak dituelarik:

  • Aholkularitza, Prestakuntza eta Laguntza, bi eratan: neurrirako prestakuntza eta programatutako ikastaroak.
  • Proposamen pedagogiko berritzaileak ondorengo gai hauei buruz:
    • Errefuxiatuak
    • Kulturartekotasuna, DBHko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetarako materialak proiektu bidezko lan-metodologian oinarritutako ibilbideak eskaintzen dituzte.
    • Aurten bi proposamen ditugu gai honi buruz. Alde batetik aurki dezakezue proposamen pedagogikoa, eta bestetik Ikastetxeentzako hezkidetza autodiagnostikoak eta planak aurrera eramateko laguntza eskaintzen dugu ere bai.
  • Kanpainak: Gatazkarik Gabeko Teknologia.
  • Sareak parte hartzeko aukera: Edukalboan, Hiritartasun globala sustatuko duen hezkuntza eraldatzaile baten aldeko hezitzaileen sarea eta ALBOAN Gazte Sarea, Hiritartasun globala eta aldaketa soziala sustatzeko gazte taldeen eta elkarteen sarea. Datorren martxoan Urduñan izango dugu hauen topaketa. Adi Egon!
  • Erakusketak, hezkuntza baliabideak on-line, ALBOANek egindakoak eta beste erakudeek egindakoak ere bai, eta asko gehiago…

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, edota zure ikastetxe, elkarte edo talderako proposamen pertsonalizatua diseinatzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan!: educacion@alboan.org . Liburuxka jaitsi dezakezu.