Skip to main content

Elkar Zerbitu Uda 2020

Elkar Zerbitu

Azken hilabeteetan COVID-19ren krisiak erabateko bira eman dio gure bizitzako alderdi askori: aurreikuspenak, kalkuluak, planak, itxaropenak... Errutinak aldatzera behartu gaitu egoerak eta gure barneko munduarekin konektatuta egoteko ahalegin handia egitera
hiperkonektagarritasunaren aurrean.

ALBOANentzat oso garrantzitsua izan da beti gure boluntarioei eta euskal herritarrei bazterketa errealitateak ezagutzera ematea eta haiekin harremanetan jartzea, bai Hegoalde-globaleko herrialdeetakoak bai hemen gertatzen diren bazterkeriak. SJV2020k premia duten tokiko errealitateei erantzun nahi die boluntarioen doako zerbitzu-jarrera desinteresatua martxan jarriz.

ALBOAN, Euskadiko eta Nafarroako jesuiten beste obra batzuekin batera, “Elkar Zerbitu Udan 2020” programan parte hartzen du . Badakigu oso urte berezia eta apartekoa dela, ez baikaude udako ohiko eskaintza baten aurrean. SJV2020 boluntariotza zaintza pastoralarekin eta prestakuntzarekin uztartzen duen esperientzia da. Espainiako 20 hiri baino gehiagotan proposatuko dira SJV2020ko jarduerak. Gure eremuan, Bilbo, Donostia eta Iruñea izango dira ekimen honetan parte hartuko duten hiriak. 

Proposatzen ditugun jardueraren batean zure burua parte hartzen imajinatzen duzun galdetzera gonbidatzen zaitugu. Aukera ona izan daiteke denbora berezi hau bizitzeko besteen zerbitzura jartzeak ematen duen indarrarekin. 

Gehiago jakiteko bisitatu https://sjv2020.es/ edota idatzi hiri bakoitzeko talde arduradunari:

 

Partekatu