Skip to main content

Edukalboanen V. topaketa, 2018: hezkuntza eraldatzaile baten bila. Elena Aizpitarteren testigantza

Edukalboanen V. topaketa, 2018

Martxoaren 16tik 18ra bitartean, EDUKALBOANek, ALBOANen elkartasunaren aldeko irakasle-sareak, V. topaketa egin zuen, Urduñan. ALBOANekook hezkuntza-berrikuntza eta gazteen parte-hartzea aztertzeko programazioa proposatu genuen, eta partaideetako bati eskatu diogu, Aldatze ikastetxeko Elena Aizpitarteri, batzarra nola bizi izan duten kontatzeko. Topaketan parte hartu dugun batzuk gure ikastetxeetako hainbat gazterekin batera bertaratu ginen, haiei lagunduz edo. Gazteek topaketa paralelo batean hartuko zuten parte, ALBOAN - Gazte Sarearen Gazte Topaketan, eta aukera paregabea izan zuten gogoetarako eta partaidetzarako hainbat dinamika partekatzeko, talde benetan askotarikoetan, aniztasun estetiko hutsaz harago. Aldi berean, eta gu ere Urduñako aterpetxean bertan, irakasleok gure topaketari ekin genion. Egun hauetan ideia eta emozio ugari partekatu ditugu, eta piztu egin gaituzte, inspiratu, barrena mugitu digute. Constanza Orbaiz psikopedagogoaren hitzak hurbildu zizkigun Pepe Menéndezek. Sabrina Burgosek Kolonbiako Fe y Alegría erakundearen gorabeherak kontatu zizkigun, eta jakin genuen, haren bidez, beren burua zalantzan jarri eta egiturazko aldaketa sakonei ekin dieten zenbait erakundeen berri. Bestalde, zenbait esperientzia partekatu zituzten gurekin, eskuzabaltasun handiz: batzuk, tradizioak eraldatzeari buruzkoak, Iruñeko jesuiten ikastetxekoek; beste batzuk, integrazioko espazioak eta dinamikak txertatzeko berrikuntzei buruzkoak, bertako errealitateari erantzutearren, Egibidekoek; eta halaber, hezkuntza ez-formaletik gazteen integrazioa lortzeko egiten dituzten ahalduntze-prozesuei buruzkoak, Gasteizko Landatxokoek, Andreak kontatu zigun bezala. Larunbat arratsaldean etenaldi bat egiteko eskatu ziguten, etenaldi bat egin eta begiratu genezala atzera, ezagutu ahal izan genituen esperientzia guztietara, ea aurkitzen genituen esperientzia horietan mundua eraldatzeko hezkuntzaren 15 ezaugarriak, edo horietatik batzuk (gida-moduko agiri batean bildu dituzte ezaugarriok, eta oso baliabide praktikoa izan daiteke, gure hezkuntza-arloko errutinak, proposamenak, proiektuak eta prozesuak ebaluatzeko). Eta beste zerbait ere eskatu ziguten, gainera: begiratu genezala gure hezkuntza-proiektuen txoko eta zirrikituetan ere. Eta hala, ahalegin handirik gabe, gure hezkuntza-armairuetan ere aurkitu genituen ezaugarri horietako batzuk. Lasaitu ederra izan da hori, ohartzea badaukagula motxilan zerbait eta ez dugula hutsetik hasi beharrik hezkuntza eraldatzailearen “kontu honetan” sartzeko. Bidearen zati bat jada egina dugula jakiteak lagundu egiten digu beldurra uxatzen eta ilusioarekin eta itxaropenarekin berriro heltzen. Aniztasun handiko egunak izan dira, eta gure eguneroko bizitzan lortzen hain zaila den hori benetan txalotzekoa da. Zorionak, beraz, ALBOANi, aniztasun hori sustatu eta zaintzeagatik, eta gune plural eta inklusibo horietan elkartu gaitezen posible egiteagatik. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Topakerari buruz gehiago jakin nahi baduzu, desakargatu >