Skip to main content

EDUKALBOANek aurkezten du 2019-2020 ikasturterako Hezkuntza Proposamen berria

EDUKALBOANek aurkezten du 2019-2020 ikasturterako Hezkuntza Proposamen berria

Hemen aurkezten dizuegu ALBOANek 2019-20 ikasturterako prestatu duen hezkuntza proposamen berria. Ikastetxeei eta beren irakasleei berriro ere eskainiko dizkie ALBOANek ondoko zerbitzu hauek:

- AHOLKULARITZA gai hauetan: kulturartekotasunean, hezkidetzan, herritartasun globalerako hezkuntzan, partaidetzan, gatazkak bideratze-prozesuetan, kontsumo arduratsuan eta ingurumenean.

- NEURRIRA DISEINATUTAKO PRESTAKUNTZA, ikastetxe edo talde zehatz bati egokitutako hezkuntza proposamenak eskainiz.

- LAGUNTZA hezkuntza proposamen ezberdinak garatzeko prozesuan.

Ezagut itzazu gure Hezkuntza Proposamen berritzaileak, pertsona errefuxiatuen alde jarduteko eta mobilizatzeko:

- Mugetatik haratago-Más allá de las fronteras.Proposamen honen bidez, kulturarteko testuingurua eta behartutako lekualdaketa- eta babes-prozesuak ezagutuko ditugu. Ikastetxeentzat pentsatuta, irakasleei prestakuntza eskainiko zaie; ikasleei, Mugetatik Nafarroabizipen-ikaskuntzarako esperientzia (Loiolan, hiru eguneko egonaldian), eta hezkuntza komunitatearentzat, sentsibilizazio- eta mobilizazio-jarduerak ere eratuko dira. Halaber, hezkuntza ez formaleko taldeentzat, asteburuetan zehar egiteko programazio berezia prestatu dugu, aipatutako proposamenean interesa dutenentzat.

- Change ekimenaren helburua da Europako 8 herrialdetako gazteek kulturarteko gizarte inklusiboaren aldeko eraikuntzan parte hartzea. Laguntza emango zaie ikastetxeei eta gazte taldeei, beraiek berezko jarduerak eta sentsibilizaziorako ekitaldiak antola ditzaten, bestelako herrialdeetako gazte taldeekiko lankidetzan. Ongi baderitzozu, harremanetan jarri gurekin!

- Munduko herritarrok. Kulturartekotasuna hezkuntza-berrikuntzarako proposamena da, diziplinartekoa, ikastetxeentzat pentsatua. Ondoko alderdi hauek ditu langai: herritartasun unibertsala, aniztasunaren trataera positiboa, gizarte partaidetza edo konpetentzia sozialak eta kulturalak. Aldizka lantzeaz gain, DBH eta Batxilergoko materialetan ibilbideak sartu dira, proiektuen bidez aritu ahal izateko.

Eta lanean ere jarraituko dugu, ondoko proposamen hau erabilita, berdintasunean hazteko helburuaz: Hezkidetzan hezi, berdintasunean haziEkimen horren bidez, hezkidetzaz arituko gara hezkuntza maila ezberdinetan, bai eremu formalean, bai ez Kit familiasformalean. Proposamenak baditu jardueren gida, posterrak eta familiekin lan egiteko kit bat.

LAGUNTZA: hurrengo ikasturtean ere laguntza eskainiko diegu hezkidetza-autodiagnosiaren prozesuetan eta hezkidetzako planak lantzen ari diren ikastetxeei. Baina, badago gehiago, askoz gehiago!

 

- Kanpainak: Gatazkarik gabeko Teknologia

- SAREAK:

- Edukalboan, herritartasun globala eraikitzeko hezkuntza eraldatzailearen aldeko hezitzaileen sarea.

- Gazte Sarea, gazte taldeen eta elkarteen sarea, herritartasun globala eta gizarte eraldaketa eraikitzearen aldekoa.

- Erakusketak, on-line hezkuntza baliabideak, berezkoak zein bestelako elkarteenak, eta askoz gehiago.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo guk zure ikastetxearentzat proposamen berezia egitea nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta harremanetan jarri gurekin: educacion@alboan.org.

Hezkuntza proposamenako liburuxka jaitsi ahal duzu >

Material a descargar
Hezkuntza-proposamena-2019-2020.pdf