Skip to main content

EDUjesuit, komunikazio eta partehartze tresna

EDUjesuit

Jesusen Lagundiaren barruan, Edujesuit da Hezkuntza Eskubidearen aldeko Sarearen komunikazio eta partehartze tresna mundu mailan. Edujesuit  Hezkuntza Eskubidea babesten eta sustatzen duten jesuiten eta beste laguntzaile konprometitu batzuen espazio bat da, non esperientziak elkarbanatzen eta sentsibilizazio lana zein gizarte-eragileekin harremana sustatzen den, betiere, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan. Gaur egun, 62 milioi umek ez dute eskolara joateko aukerarik munduan, 250 milioi umek Lehen Hezkuntza amaitzen dute irakurtzen eta idazten jakin gabe, hezkuntza maila baxuaren ondorioz, eta 15 urtetik gorako 751 milioi gaztek eta helduk ez dakite ez irakurtzen ezta idazten ere, eta horien bi herenak emakumeek osatzen dute. Hori dela eta, egoera honen berri eman dezazun eskatzen dizuegu, errealitate honi erantzun ahal izateko.

Jesusen Lagundiko Justizia Soziala eta Ekologia saileko Idazkariak Global Ignatian Advocacy Network- GIAN- ekimena sustatu du. Nazioartean eragin politikoa izateko asmoarekin lan egiten duten 5 sarek osatzen dute ekimen hau eta gai ezberdinak lantzen dituzte: Ekologia, Bakea eta Giza Eskubideak, Kalitatezko Hezkuntzaren Eskubidea, Baliabide Naturalen eta mineralen kudeaketa eta Migrazioak. Sare hauen xedea munduko erakunde jesuitak zein laguntzaileak (colaboradores) deitzea da. Hauetako sare bat Hezkuntza Eskubidearen Sarea da eta aldaketa politikoak eta kulturalak bultzatzen dituzten erakunde jesuita ezberdinez osatutako taldea da. Mundu osoko jesuitak eta laguntzaileak bilduko dituen eta guztiontzako Hezkuntza Eskubidea aldarrikatuko duen nazioarteko sare bat eratzeko saiakera eta  aurrerapauso handia egin du sareak. Hain zuzen ere, sare hau da Edujesuit sarearen sustatzailea.