Skip to main content

CHANGE: Ikaskuntza Zerbitzuko proiektu baterako aukera

Change, Ikaskuntza Zerbitzuko proiektu baterako aukera

Iruñako Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleak egindako lana aurkeztu nahi dizuegu. Batxilergo lehenengo mailako ikasle hauek “Pamplona ciudad abierta” Ikasketa eta Zerbitzu proiektu batean parte hartu zuten aurreko kurtsoan. Bidean zehar bai Alboanen eta bai beste erakundeen laguntza izan zuten bideoan azaltzen diguten bezala. Alboanen bidelaguntza CHANGE proiektuarekin erlazionatuta egon da. Honi esker migrazio eta babesari buruz hausnartu eta ikasi dute. Baita ere gizarte inklusiboago bat eraikitzeko aurrera eraman dituzten ekintzak CHANGE Ikasle Enbaxadore programaren barruan erregistratu dituzte eta horrela Europako beste zortzi herrialdeekin partekatuko ditugu CHANGEko blogean.

Aurkezten dizuegu bideoan ikasleek azaltzen digute nolakoa izan den esperientzia: bere prozesua eta bere bizipenak.
 

Zure eskolan gai hau lantzera animatzen bazara CHANGEko web orria bisitatu dezakezu eta hemen izena eman ondoren zurekin jarriko gara kontaktuan.