Skip to main content

Bi-Ven-Si-Ando Tailerra eta Parte Hartzearen Bidean proiektuaren amaiera ospakizuna

Bi-Ven-Si-Ando Tailerra eta Parte Hartzearen Bidean proiektuaren amaiera ospakizuna

Datorren irailaren 26an, Parte Hartzearen Bidean izeneko proiektuaren amaiera ospatuko dugu. Ospakizuna hartze hartzeara gonbidatu nahi zaituztegu eta oso saio berezi bat prestatu dugu ALBOANeko Gazte Sareko kolaborazioari esker. Bertan, zapalduen olerkiaz gozatuko dugu eta, baitere, proiektuaren dokumentala lehenbiziko aldiz ikusteko aukera izango dugu. Saioa bidezko merkataritzako mokadu gozoarekin bukatuko dugu.

Parte Hartzearen Bidean proiektua 2018 eta 2019an burutu zen Kolonbian eta Euskadin. Proiektuaren helburu nagusia gizarte eraldaketarako gazteen parte hartzeko gaitasunak eraikitzea izan da, batez ere hiritartasuna globalean, genero-ekitatean eta kulturarteko bizikidetasunean oinarritutako ikuspuntutik.

juventudIkerketa bati esker jakin dugu askatasuna, metodologia eta espazioen garrantziaz. Proiektuan parte hartu duten hezkuntza formala eta ez-formalean aritzen diren gazteek,beste adituekin batera, gaitasunen mapa bat garatu dute. Hartan, parte hartzerako 4 eremu azaltzen dira: espirituala, pertsonala, pertsonarteko harremanak eta gizarte-eremua. Baitere, parte hartzerako autodiagnostikoren tresna aurkezten dugu.

Irakaspen guzti hauek argitalpen eta dokumental batean laburbilduak utzi ditugu. Aurkezpenaren egunean dokumentala lehenbiziko aldiz ikusteko aukera izango dugu eta formato digitalean eta ez digitalean diren argitalpenak banatuko ditugu.

  • Irailak 26, osteguna, 18:00etan.
  • Arrupe Etxeko Areto Nagusia, Aita Lojendio kalea, 2

Etorri nahi baduzu Bi-Ven-Si-AnDo ekitaldira sakatu esteka honetan >

(*) Ekitaldia irekia eta dohainik da.