Skip to main content

Bake eta Elkartasunerako Garaia

martxan jartzen gara mugikortasun egoeran dauden haurtzaroaren alde

mugikortasun egoeran dauden haurtzaroa
Juanita Bedoya Indautxu Jesuitak ikastetxean

Jesuitak Indautxu ikastetxeko gizarte-arloko taldea urtarrilean egingo den TPS (Bake eta Elkartasunerako Garaia) prestatzen hasi da. Programazioa diseinatzen hasteko, aurten ere Alboanen laguntza izan dute.

Joan den urrian, Juanita Bedoya izan zuten bisitari. Latinoamerikarako eta Kariberako JRSko Eskualdeko Hezkuntza-espezialista da Juanita Bedoya. Alboanek laguntzen du haren misioa, eta mugikortasun-egoeran dauden haur eta nerabeei hezkuntza formala nahiz ez-formala jasotzeko aukera bermatzea du helburu.

Juanitak JRSk haurtzaroarekin duen zeregina azaldu zien: “ikaskuntza-espazio seguruak sustatzen ditugu, haurtzarorako gune lagunkoiak, haurrek komunitate-mailan ikasteko aukerak izan ditzaten eta beren gaitasun fisikoak, emozionalak eta kognitiboak gara ditzaten”.

Saioan, iragaitzazko egoeretan eta behartutako migrazio-prozesuetan dauden haurren egoeraz hitz egin zien. Trebakuntza-saio hori dela eta, TPS programazioaz arduratzen diren irakasleek Haurtzaroaren egoerari buruzko manifestua egin dute Ellacuria Fundazioa-rekin batera, ikasleekin lantzeko.

Talde-lana, TPS berrian onena emateko. Klasiko hori ezinbestekoa da eskolako agendan.

Eskerrik asko lan horretan Alboan izaten jarraitzeagatik!