Skip to main content

Badator M8a, Nola jarrai dezakegu lanean gure eskoletan?

M8a gure eskoletan

"Egun guztiak Martxoak 8", lelo hau hezkidetzaren aldeko apustua egiten duten ikastetxe askorena da. Martxoaren 8a egun garrantzitsuenetako bat da gure lanean, desberdintasunik gabeko mundu justuago bat lortzeko, eta, zehazki, mundu hobe bat, munduan milioika emakumek eta neskatilak jasaten dituzten bidegabekeriekin amaitu ahal izateko.

Horregatik egun hori, hainbat ekintza, tailer edo dinamika eginez ikusarazten da ikastetxeetan. Horietan, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dira: zaintzaren garrantzia eta balioa, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak, identitateen garapena, beste herrialde batzuetako nesken errealitatea, emakumeen migrazio behartuaren arrazoiak, eskola-curriculumean emakumeen eta nesken ikusgaitasuna edo berdintasunezko maskulinitateak, besteak beste.

8M

Alboan-etik hezkidetzan lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, hezkuntza arloan dugun izateko arrazoiaren oinarri gisa; horregatik, hori garatu ahal izateko materialen ildo espezifiko bat daukagu. Hona hemen proposamen batzuk, martxoaren 8an egunero bihurtzen lagun diezazuten, albiste honen hasieran genioen bezala:

  • Ikasleekin lantzeko proposamen didaktikoak: Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Esteka hauetan bi unitate didaktiko deskarga ditzakezu: bat Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako eta bestea Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako. Gainera, gure egoitzatik pasa zaitezke ikastetxeko gela eta korridoreak apaintzeko proposamena osatzen duten posterrak eskatzera.
  • Ikastetxetik hezkidetzan sakontzeko proposamenak: Eskola hezkidetzatik birpentsatzea. Irakasleentzako eta hezkuntza-komunitate osoarentzako materiala da. Gida honekin hezkidetzaren arloan ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko aukera izango duzu. Eta ondoren, lortutako ondorioekin, eskolako hezkidetza ekintza-plan bat egin izango duzu. 

          Gida honek, material osagarri batekin bat dator: Eskolan hezkidetza azterketzeko gakoak.

  • Familiekin lan egiteko proposamenak: hezkidetzako motxila ibiltaria. Familiak hezkidetza-proposamenean batzeko materiala da. Bi motxila ditugu, bat lehen hezkuntzarako eta bestea haur-hezkuntzarako, etxean hezkidetzari lotutako gaiak lantzeko ipuinak eta jolasak dituztenak. Jar zaitez gurekin harremanetan zure motxilak zentroan izateko eta familiekin partekatu ahal izateko.

Hezkidetzan dugun proposamenaz gehiago jakin nahi baduzu edo planteatutako baliabideren bat inplementatzera animatzen bazara, jar zaitez gurekin harremanetan hobeto lagundu ahal izateko: educacion@alboan.org

Partekatu