Skip to main content

Babesa, hezkuntza eta konpromisoa

JRSren testigantza Jesuitak Indautxun

Babesa, hezkuntza eta konpromisoa
JRSren testigantza Jesuitak Indautxun

Maiatzaren bigarren astean, Gerson Cárdenas Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko Araucako lurralde-bulegoko (Kolombian) koordinatzailearen bisita izan zuen Jesuitak Indautxuk. Kolonbia eta Venezuela arteko mugan bizi den errealitatearen berri eman zuen. Bisita hau Alboan Babes Eskola kanpainari lotuta dagoen Bake eta Elkartasun Garaia, TPS espazioan kokatzen da.

Oraingo honetan, topaketa Historiako Batxilergoko 1. mailako taldeekin izan zen. Melan Carasa, Historia irakasleak curriculumeko edukiak lantzea eta Kolonbiako kasuarekin alderatzea proposatu zuen, bereziki gatazka armatuari lotuta. JRSk Kolonbian nola lan egiten duen azaldu zuen Gersonek, eta zehazki, mugan dagoen Araucako bulegotik egiten den lana, baita herrialdera iristen den Venezuelako populazioarekin duen harremana ere. Ikasleek modu aktiboan parte hartu zuten, galderak eginez, gaiari buruz eztabaidatuz eta partekatutako guztiagatik eskerrak emanez.

Egun horretan bertan, topaketa bat egin zen ikastetxeko gizarte arloko irakasleekin. Pastoral sailagaz batera, hezkuntza aldi desbardinetako irakasleak batzen dituan gune honetan, esperientzia oso positibotzat jo zan. Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko mugaren errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera emateaz gain, JRSren lana gidari eta inspirazio iturri izan zen ikasle migratzaileen harrerari aurre egiteko. Testuinguruak oso desberdinak izan arren, ikasle migratzaileak ikastetxeko bizitzan txertatzea erraztu dezaketen ikasketak eta harrera protokoloak lor daitezkeela azpimarratu zuten.

 

*  Caminantes JRS- Kolonbiak egindako ikus-entzunezko ekoizpen bat da, Kolonbiatik bizimodu berri baten bila dabilen behartutako biztanleria migratzaileak dituen zailtasunei eta kalteberatasunei buruz sentsibilizatzeko.