Skip to main content

Antzerkia ikasgeletan

Antzerkia ikasgeletan

Zer irudituko litzaizuke migrazioei eta kulturartekotasunari buruzko gaiak artearen bitartez lantzea? Eta, gainera, ikasgelatik mugitu gabe egin ahal izango bazenu, edo baita ingurune birtual batean ere? 

Euriartean konpainiak eta Alboanek ekoitzitako bi antzezlanen bitartez, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin gai horiek lantzeko proposamena egiten dizugu. “¿De qué país eres?” piezan, emakume migratzaile batek oroimen-arazoak dituen adineko andre espainiar bat zaintzen du. Sandra Tejero eta Nerea Larrazabal protagonistekin, eta Cruz Nogueraren zuzendaritzapean, joan-etorriko migrazioei eta haiekin batera ageri diren aurreiritziei buruz hitz egingo digu lan horrek. Aldiz, Yazel Parrak protagonizatutako "El paso" antzezlanean (Cruz Noguerak zuzenduta hori ere), Europako muga zeharkatu nahian salgai-edukiontzi batean ezkutatuta doan afrikar bikote baten bizipena ezagutuko dugu. Bi lanetan antzeztaldeari egindako elkarrizketak sartu dira, ikasleek migratzaileekin lotutako estereotipo eta aurreiritzien gainean egin ohi dituzten galderei erantzuna eman nahian. Gainera, hezkuntza-jarduera bat garatu dugu, antzezlanak ikusten dituzten gelek migrazioen eta estereotipoen gaia landu ahal izan dezaten ondoren.

Interesatzen al zaizu proposamena? Hala bada, jarri gurekin harremanetan alboanformacion@alboan.org helbidean; lanak eta laguntza-materialak deskargatzeko esteka bat bidaliko dizugu, eta zalantzarik baduzu argitu egingo dugu. Ez utzi ihes egiten aukera honi!