Skip to main content

ALBOANen Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarearen III. Topaketa

ALBOANen Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarearen III. Topaketa

ALBOANetik  badakigu beharrezkoa dela indarrak batzea, esperientziak elkarbanatzea eta gaur egungo errealitateari buruzko baliabideak eskuratzea, argibidea eta formakuntza ematea  eta parte-hartzeko posibilitateak eskuratzea ezinbestekoa baita… Hori guztia batu nahi dugu  gure Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarean. EDUKALBOAN Sarea, gizarte bidezkoagoa, barneratzaileagoa eta berdintasunaren aldekoagoa eraikitzeko konpromisoa duten hezitzaileen sare bat da, gure munduko desberdintasun sakonen aurka borroka egiten duena. Gure Sarean parte hartzen baduze zenbait gai desberdineei buruzko baliabiadeak eta proposamen didaktikoak aurkituko dituzu (pertsonen errefuxiatu eta lekualdatuak, kontsumo arduratsua, Gatazkarik Gabeko Tenkologia, Eskubideak eta Betebeharrak, eta abar), gaien eta konpetentzien arabera. Topaketan zehar tartea izango dugu hezkuntza eraldatzaileari buruz dugun ikuspegia aurkezteko, dagoeneko abian jartzen ari diren lan-esperientziak partekatzeko, Gatazkarik gabeko Teknologia izeneko proposamena berrikusteko, teknologiak gure gizartean duen eragina aztertzeko, eta Hondurasen benetan gertatzen ari dena ezagutzeko. Telefono mugikorren bidez metodologia jakin baten berri izango dugu, gazteekin lan egiteko tresna modura erabil dezakeguna. Aurten Topaketa apirilaren 8tik 10ra arte izango dugu Urduñan. parte hartu nahi baduzu idatzi ezazu: m.lezaun@alboan.org . ERRESERBATU ONLINE link honetan: http://goo.gl/forms/tF4crXEdxs . Behin zure eskaria jasota, zure erreserba ahalik eta azkarren baieztatzeko zurekin harremanetan jarriko gara. Topaketan zehar tartea izango dugu hezkuntza eraldatzaileari buruz dugun ikuspegia aurkezteko, dagoeneko abian jartzen ari diren lan-esperientziak partekatzeko, Gatazkarik gabeko Teknologia izeneko proposamena berrikusteko, teknologiak gure gizartean duen eragina aztertzeko, eta Hondurasen benetan gertatzen ari dena ezagutzeko. Telefono mugikorren bidez metodologia jakin baten berri izango dugu, gazteekin lan egiteko tresna modura erabil dezakeguna. beheko argazkia