Skip to main content

ALBOANen Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarearen III. Topaketa

ALBOANen Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarearen III

Apirilaren 8tik 10era Urduñan (Bizkaia) egin zen ALBOAN GKEren elkartasunaren aldeko irakasleen sarearen III. Edukalboan topaketa. Nafarroako eta Euskadiko hezkuntza formaletik eta ez formaletik iritsitako 50etik gora hezitzailek parte hartu zuten topaketan. Beren hezkuntza jardueratik norbera eta gizartea aldatzeko prozesuak sustatzea dute xede, mundu bidezkoago eta solidarioago bat lortzeko. Fe y Alegría herri heziketa eta gizartea sustatzeko mugimenduan jarduten duen Luisa Pernalete venezuelarra izan zen jardunaldietan, eta hezkuntza eraldatzailean bizi izandakoak izan zituen hizpide. Bertan izan zen, era berean, ERIC-Radio Progreso hausnarketa, ikerketa eta ekintza taldeko Sonia Paz, eta "Gatazkarik gabeko Teknologia Askea" kanpainaren esparruan Hondurasko herritarrek izadiaren ondasunak babesteko erronkan topatzen dituzten zailtasun handiak izan zituen hizpide. Bestalde, esperientzia berritzaileei buruzko tailerrak eskaini ziren, heziketa prozesuen mesederako ikus-entzunezkoak sortzeko mugikorraren erabileraren praktiketan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologia baliatzen duten esperientzia berritzaileei buruzko tailerrak, hain zuzen. Luisa Pernalete, Fe y Alegría - Venezuela Luisa Pernalete, Fe y Alegría - Venezuela Halaber, topaketan izan ziren, "Heziketa eraldatzailearen eta herritar globalaren aldeko mugimenduaren" belaunaldiari begira ALBOANek lankide dituen erakundeak diren aldetik, OXFAM-INTERMON, INTERED eta ENTRECULTURAS erakundeetako ordezkariak. EDUKALBOAN sareak topagune batzuk sortzeko xedea du irakasleek beren ametsak, helburuak, lanak eta esperientziak partekatu ahal izan ditzaten eta horiek ikastetxeetara edo beren elkarte edo taldeetara eraman ditzaten. Topaketa oso une berezia izan zen elkar ezagutzeko, ikasteko, partekatzeko, gozatzeko eta haurrei eta gazteei beren prestakuntzaren eta hazieraren bidean laguntzeko bokazioan indarrak eta motibazioa berritzeko. IMG_3820 (Large)