Skip to main content

ALBOANeko Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sarearen V. Topaketa: hezkuntza berrikuntza eta gazteen parte hartzea

ALBOANeko Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sarearen V. Topaketa

EDUKALBOANek, ALBOANen elkartasunaren aldeko irakasle sareak, topaketa egingo du aurten ere. Martxoaren 16tik 18ra bitartean izango da, Urduñan. ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO? Eman izena esteka honetan: https://labur.eus/JV3Fn Topaketa hau gaur egungo gizarte-ereduak errepikatzea eta guri bizitzea egokitu zaigun gizarte insolidario eta bidegabe honetara egokitzea beste helbururik ez duen hezkuntzarekin ados ez dauden hezitzaile guztientzat da. Alegia, beren burua prestatzen jarraitu eta beste batzuekin bat egin nahi duten hezitzaileentzat, gehiago ikasteko, ekarpenak egiteko eta proposamen berriak sortzeko. Deskargatu hemen egitaraua > ALBOANek mundu bidezkoago batekin konprometituta dauden herritarrak sortuko dituen HEZKUNTZA ERALDATZAILEA eraikitzeko prozesuan parte hartu nahi du. ALBOAN-Gazte Sarearen Gazte Topaketarekin batera sustatzen eta partekatzen dugun V. Topaketa izango da. Bi sareetako bakoitzak bere lan-agenda izango du, eta gune batzuk partekatuko ditugu.  Aurten, Sarearen topaketan, gai hauek landuko ditugu: ikastetxeen aldaketa prozesuak nola sostengatu alde batetik, eta bestetik hiritartasunerako parte hartzeari buruzko hausnarketa gure hezkuntza espazioetan. Horretarako, gure hausnarketa bideratuko duten adituak izango ditugu, eta hezkuntza-esperientzia zehatz batzuen berri izango dugu esperientzia horien protagonisten eskutik. Zalantzaren bat izatekotan ALBOANekin harremanetan jarri Alvaro Gonzálezekin: a.gonzalez@alboan.org , edo: 94 415 11 35 telefono-zenbakira deituta Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da. (*) Garraioen gastuak ordaintzeko diru laguntza daukagu. Izena emate ostean argibideak jasoko dituzu gastuak nola erregistratu behar diren jakiteko.