Skip to main content

ALBOANek eta Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduak bat egin dute #IrakaspenikOnena kanpainarekin

Irakaspenik onena

Azken aste hauetan gure bizimodua baldintzatu duen egoera pairatzen dugu, tokian-tokiko eta era globalean. 192 herrialdeetan itxi egin dira ikastetxeak eta 1.500 milioi ikasleren ikaskuntza etenda geratu da. COVID-19arena esperientzia gogorra da guretzat, baina baita hausnartzeko eta ikasteko tartea ere ematen digu.

Badakigu egungo uneak kezkatzen zaituela, baina 'normaltasun berrira' itzuliko garen egunean, zer ikasiko dugu esperientzia horretatik? Zer gertatuko da behin gainditzen denean?
 

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainak indarrak batzera eta #IrakaspenikOnena kanpaina bultzatzera gonbidatzen gaitu. Hezkuntzak lehentasun politiko eta soziala izaten jarraitu behar duela agerian uztea da kanpaina horren helburua, bai krisi honen garaian, bai ondoren, batez ere izpiritu kritikoa, elkartasuna eta enpatia bezalako balioak sustatzeko gai den hezkuntza horrek. Izan ere, balio horiek, krisi honetatik ateratzeko ez ezik, herritartasun global indartsuago eta artikulatuago baten bidez egiteko aukera emango digute. Webgunearen bidez kanpaina gehiago ezagutu dezakezu.

 

Mugimendua Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduarekin ALBOAN, Entreculturas, InteRed eta Oxfam Intermón erakundeok bat egin dugu, eta gustatuko litzaiguke zu ere parte izatea!
 

Horretarako, honetara gonbidatzen zaitugu:

? HAUSNARTZERA: Eta zuk? Zer ikasten ari zara egun isolatu hauetan hezkuntzari dagokionez?
? PARTEKATZERA: Egin argazki bat, grabatu bideo bat edo idatzi testu bat nola sentitzen zaren, eta zure ustez hezkuntzak krisi honetatik indartuta ateratzen lagun dezakeenari buruz, eta partekatu ezazu zure sare sozialetan #IrakaspenikOnena hashtag-a erabiliz.
? Zuen ikasgai guztiekin hausnarketa bateratu bat sortuko da, gure ordezkari politikoei helaraziko zaiena, hezkuntzarako eskubidean inbertitzen jarrai dezaten.
? Argibide gehiago: cme-espana.org/lamejorleccion-eusk  

                                                   Zure iritzia garrantzitsua da!
                                                       Parte hartu eta zabaldu!