Skip to main content

Alboan Gazte Sarearen VII topaketa: Ongietorriak- Marhaba as Salamu ‘Alaykum

Gazte Sarearen VII topaketa

Igandean, urriak 25, VII. Topaketa egin zuen Alboan-Gazte Sareak. Indarrez, sentimenduz, kolorez eta musikaz betetako ekitaldi batean, gizarte abegitsuagoak eta kulturartekoagoak eraikitzeko konpromisoa berritu zuen sareak, eta pertsona guztientzako bizitza duina aldarrikatu zen.

Hasiera batean martxorako programatuta zegoen, baina sarea dinamizatzen duen begirale taldeak, jarduera bertan behera utzi behar izateagatik amore eman ordez, lanari ekin zion, egoera lagun ez izan arren topaketa prestatzeko. Formatu misto bat erabiliz –aurrez aurrekoa Bilboko Arrupe Etxean eta alboan.tv kanalaren bitartez– Euskadi eta Nafarroako ehun gaztek eta taldek baino gehiagok parte hartu zuten, eta bete-beteko programa batez gozatu.
Aurtengo topaketa izan da egun zeharo berezi horrekin bat egiteko eta Hospitalitate kanpainaren esparruan zenbait gai lantzeko gonbita: esaterako, elkarketa, dibertsitatea eta elkarrizketa.

Aída García Gazte Sareko begiralea da eta topaketa berezi hau nola bizi izan zuen kontatu digu:

Iritsi zen eguna, eta urduri ginen, zergatik ez onartu, baina Ellacuria-ko eta beste erakunde batzuetako gonbidatuek muntaketa guztia ikustean jarritako aurpegiek giro onez eta motibazioz bete zuten aretoa. Eta ondoren azken ukitua eman genion labean hilabete gehiegi igaro dituen pastel honi: Sara Arboledaren eta lagun izan zituen musikarien gatza, Euri Artean-en antzezlana, gizartea eraldatzeko beharrari buruzko graffitiak, Mikelo El Rimasen erritmo bizia eta Basuren flowa, eta, une oro, online nahiz bertan zeuden ikus-entzule guztien besarkada, maitasun goxoenaz apaindua. Su motelean, sukaldari profesionalek bezala, baina lan handiz eta probatzeko gogoz zoratzen, ederra atera zen pastela. Eta bai, kuiaz eta azenarioz egina zen.
(…)
Beste behin ere, errealitateak fikzioa gainditu zuen, eta ez ginen izan gai irribarrea maskararen muga barruan ezkutatzeko. Pozik? Bai. Harro? Baita ere. Baina, batez ere, ikaragarri zoriontsu eta ondoren aje emozional polit batekin, gai izan ginelako ikus-entzule guztien artean mezu humano, sozial eta zintzo bat hedatzeko, barru-barruraino:

“Que lluevan las burbujas
que suenen los tambores
Juntémonos las brujas
de todos los colores
seremos las agujas
para los opresores
racistas y granujas
no pueden ser peores.

Ignoremos las fronteras
refugiemos diferencias
Unamos las banderas
por la interdependencia
A personas extranjeras
daremos convivencia
Desde Alboan como siempre
llamamiento a la conciencia”
.

Denbora luzean ahaztuko ez dugun egun bat izan zen. Gazte Sareak ahalegin eta lan handiak egin ditu topaketa antolatzeko, ozen eta argi oihukatu nahian harrera-lurraldea garela, Hospitalitatea garela.

#hospitalitatea #Iamchange

Topaketan izan ez bazinen, hemen ikus dezakezu: Alboan.Tv >