Skip to main content

4.7 Mugimenduari buruzko argitalpen berria

mugimendua 4-7

4.7 Mugimenduak (#Movimiento4punto7) atsegin handiz aurkezten dizue honako argitalpen hau: "SER Y SABER: Perfil docente para educar el Desarrollo Sostenible y la Ciudadanía Global".

4.7 Mugimenduan parte hartzen duten irakasle eta hezkuntza-erakundeen laguntzari esker, garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako irakaskuntza-profila deskribatzen duen gida hori egin ahal izan dugu. Bertan, egungo mundu-mailako erronkei erantzungo dien hezkuntza eraldatzailea eskaintzeko funtsezko eskumenak identifikatu ditugu.

Eskumen horiek 4 bloketan banatu ditugu:

  • IZATEA: gaitasun pertsonalak
  • BESTE BATZUEKIN IZATEA: komunitateko gaitasunak
  • JAKITEA: gaitasun kognitiboak
  • EGITEN JAKITEA: gaitasun didaktikoak

Hemen sakatuta, webgunera sartu eta argitalpen osoa deskarga dezakezu (gaztelaniaz).