Skip to main content

4.7 Mugimendua. Azaroaren 11n zure zain egongo gara

4.7 Mugimendua SAVE THE DATE

GJHetako 4.7 xedearen alde etengabe lanean
 

10 urte baino gutxiago geratzen dira Agenda 2030 betetzeko, eta oraindik bide luzea dugu egiteko. Bereziki, 4. GJHko (Kalitatezko hezkuntza) 4.7 xedeak etengabeko lana eta ahalegin kolektiboa eskatzen duten aldaketa sakonak eta konplexuak dakartza. Funtsezkoa da 4.7 xedea agenda publikoan izatea eta guk ere haren alde egitea.


2020ko abenduaren 10ean, 4.7 mugimenduak xede horren alde lan egin nahi duten erakundeak eta pertsonak elkartu zituen. Deialdi hartara hainbat erakundetako 80 pertsona inguru etorri ziren, eta elkarrizketarako eta elkarlanerako ate bat zabalik utzi zuten. 


Elkarrizketari berrekin nahi diogu, deialdia zabalduz eta arreta gaur egungo testuinguruan jarriz. Horretarako, “Tokiko Agendako 4.7 xedearen alde lanean: ekintza-aukerak” topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; azaroaren 11n, osteguna, egingo da, 17: 30ean, Zoom bidez. Ibilbide-orri honi jarraitu nahi dioten pertsonak eta erakundeak elkartu nahi ditugu, eta xede hori Estatuan egun zein egoeratan dagoen ikusi.
 
Zuen partaidetza funtsezkoa da
Eman izena hemen
hablemos@4punto7.org
www.4punto7.org