Jarduera

Zer egiten ari gara errefuxiatuen egoera hobetzeko?

Etorkizun-aukerak

Errefuxiatuen egoera hobetzeko lanean diharduen erakunderik ezagutzen dugu? Zer egin dezakegu?

Errefuxiatuen alde egiten ari diren ekintzei buruzko ideia-jasa bat egingo dugu, eta erantzunak arbelean idatziko ditugu.

Ondoren, errefuxiatuen egoera hobetzeko lan egiten ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda (Fitxa 13.1.) banatuko dugu, web orrialdeetan informazioa bilatzeko. Informazioarekin arbelean idatzitako ideiak osatuko ditugu eta gai honen inguruan dakigunari buruz hausnarketa egingo dugu.

Erakunde horiei laguntzeko proposamenak egingo ditugu.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Beharrezko materiala
13.1 Fitxa.
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50 minutuko saio 1.
Deskargatzeko materiala
13.1 Fitxa.pdf
Unitateak

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak