Gida
Gelako parte-hartzetik abiatuta elkarrekin heztea. IKASLEEK ikastetxeetako hezkidetza-planetan eta autodiagnostiko prozesuetan parte hartzeko gida.

Jarraian zure ikastetxeko hezkidetza-prozesuetan ikasleak inplikatzen laguntzeko erabilgarria izango zaizun gida aurkezten dizugu.
Alboanen ia 10 urte daramatzagu hezkidetzaren alderdi guztiak aztertzen eta sakontzen; izan ere, uste dugu oinarrizkoa dela irakasleak gai horretan prestatzea, pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa lortzeko.
Egindako bidean zehar, ikusi dugu, zure ikastetxea hezkidetzailea izan dadin, oso garrantzitsua dela hezkuntzakomunitate osoa inplikatzea, eta ikasleak oinarrizko pieza dira. Jarraian dauden orrialdeetan hori lortzeko modua erakutsiko dizugu.
Horretarako, hezkidetzari eta parte-hartzeari buruzko esparru teorikoa landuko dugu, proposamena testuinguruan kokatzeko. Jarraian, ikasleak autodiagnostikoetan eta hezkidetza-planetan inplikatzeko eredu praktikoak eskainiko dizkizugu. Azkenik, erronkan aurrera egiteko gakoak aurkituko dituzu.
Zure irakasle lana aintzatesten dugunez, urrats horiek egitera animatzen zaitugu, baita elkarrekin hezten jarraitzera ere, zure ikastetxea eraldatzeko eta pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa eta feministagoa lortzeko.