Skip to main content

Antzara-Jokoa: Mugarik gabeko mundu bat

Mugarik gabeko mundu bat

“Mundurik mundu, mundua hobetuko dugu”. Egokitutako antzara-joko hau baliatuz, migrazioko eta babes-eskeko prozesuen inguruko errealitatea ezagutarazi nahi diegu Lehen Hezkuntzako (eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko) neska-mutilei, proba, istorio eta galderen bidez.

Jolasa, zalantzarik gabe, gogoeta eta inplikazioa planteatzeko modu dibertigarri eta didaktikoa da. Jolasaren bertsio honetan parte hartuz, honelako gaiak landuko dituzte: 

  • mugikortasun behartua, oro har.
  • ingurumen-arazoak eta mugikortasun behartua.
  • emakume eta neskato migratzaile eta errefuxiatuak.
  • haurtzaroa eta migrazioa.
  • Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).
     

 

Jokoa

Baina, gainera, enpatizatzen saiatuko gara, eta mundu hobe baten alde lan egiteko eta konprometitzeko aukera eta erantzukizuna dugula ikusarazten.
Hainbat mahai-joko eta kale-joko bat ditugu mailegatzeko, eskatzen dutenen eskura.

Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gurekin: a.urretavizcaya@alboan.org

* Jokoaren osagaiak hauek dira: argibideak, ohol berezia, gaiei buruzko galderak dituzten txartelak eta proba-txartelak; 4 fitxa eta dadoa. Jokoa hemen aurkituko duzu >