Skip to main content

Gamifikazioa: espace room birtuala eta kahoota kulturarteko hezkuntzarako

Gamifikazioa kulturarteko hezkuntzarako: escape room eta kahoot

CHANGEn web orrialdean jarduera eta material mota desberdinak topatuko dituzue etapa desberdinetan zehar: bideoak, role-playing, hausnarketa pertsonalak, talde-lana, ikerketak, etab. Honetaz aparte Alboanek jokuan oinarritutako beste bi baliabide eskaini nahi dizkizue: escape room birtual bat eta topaketa birtual bat kahoot baten bitartez.

Escape room birtuala: “Breaking the wall”
CHANGEn ibilbidearen barne egin dezakezue edo modu independientean jarduera berezi bat bezala.
Joku honek gure barne eta gure inguruan ditugun aurreiritzietaz konsziente izatera gonbidatzen gaitu. Gehienez lau kideetako taldeetan lortu behar duzue migratzaileei eta errefuxiatuei buruzko zurrumurru faltsuak eraisten.

Breaking the wall

Topaketa birtuala: kahoot
CHANGEn bigarren etapan aditu baten bisita eskaintzen da ikasleek aurrera eraman duten ikerketa sendotzeko eta hirugarren etapan pertsona migrante eta errefuxiatuekin topaketa bat egitera animatzen da. Momentu honetan, bizitzen ari garen egoeraren ondorioz, eskolan jarduera hauek aurrera eramatea oso zaila da eta horregatik topaketa birtual hau eskaintzen dizuegu. Kahoot baten bitartez gaiari buruz sakontzen jarraituko duzue eta saioa pertsona migratzaile eta erakundeetako langileek aurrera eramango dute. Ikasleek galderak egiteko aukera ere izango dute.
 

Kahoot

Informazio gehiago behar baduzue gurekin jar zaitezkete harremanetan: educacion@alboan.org

Argi baldin badaukazue zure klasearekin edo taldearekin escape rooma egin nahiko duzuela edota CHANGEn parte hartu nahi duzuela, hemen izena eman dezakezue >