"AMA LURRAREN AHOTSAK, GAZTEAK ETORKIZUN JASANGARRIAREN ALDE""
Nazioarteko Gazte Topaketa


Dena prest dago aurtengo topaketarako! Oraingoan, Donostian elkartuko gara, Uliako Aterpetxean, Maiatzaren 17an. Aurten oso garrantzitsua den gai bati buruz ikastera eta eztabaidatzera gonbidatu nahi zaituztegu: gizarte eta ingurumen arloko justizia.
Aurreko edizioetan bezala, begirale-taldeak (Alboanekin boluntario diharduten gazteen monitore-taldea) dinamizatuko du topaketa. Gainera, edizio honetan Kolonbiako Fe y Alegriako ordezkariak ere izango dira. Hala, haien parte-hartzeari esker, Kolonbiako gazteek eta emakumeek esparru horretan bizi dituzten errealitateetara hurbildu ahal izango gara, eta Fe y Alegríak esparru horretan egiten duen lana gertutik ezagutu.
Hori dela eta, Euskadi eta Nafarroa osoko gazteak gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera eta maiatzaren 17an Donostian kultur truke, eztabaida eta hausnarketa egun bat pasatzera.
Zertarako antolatu topaketa?
- Naturaren zaintzaz eta bere eskubideen defentsaz kontzientziatzeko.
- Emakumeek eta gazteek euren lurraldeetan bizi dituzten egoera ezberdinak ezagutzeko.
- Erresistentzia-estrategiak bilatzeko, naturarekiko errespetua sustatuz.
- Giza eskubideei buruz ikasi eta eztabaidatzeko eta hegoalde globaleko errealitateetara hurbiltzeko.
- Alboan Gazte Sarean parte hartzen dugun taldeen artean Sarea osatzen jarraitzeko eta giza eskubideen eta naturaren eskubideen alde mobilizatzeko.
Azken eguna maiatzaren 10a da.
Noiz eta non?
Uliako aterpetxean, Donostian, maiatzaren 17an, 10:00etatik 18:00etara
Helbidea: Ulia Pasalekua 297, Donostia, Gipuzkoa, 20013
Topaketaren arduraduna: Mikel Aguirre mi.aguirre@alboan.org
Whatsapp 609 23 26 27